Tag Archives: informatika

Datorren 2010-10-10

Datorren 2010-10-10 data biribilean Ubunturen hurrengo bertsioa: 10.10 Maverick Meerkat.

Lagun batzuk esaten didate haiek ere Linux instalatuko luketela baina astirik ez…

Aukera ona prestatzen ari dira Bilboko Plaza Barrian irailerako. Ubunturen azken bertsioa, 10.04 Lucid Lynx, instalatzeko aukera ona. Hori instalatuta hurrengo bertsiora jauzia egitea ia berez. Aspaldidanik esan izan da 10.10 bertsioa mugarria izango dela, ilargian egin zen urrats haren pareko… Laster ikusiko dugu.

Zergatik erabili software librea?

+ Merkeagoa delako.

+ Gaur egun erabiltzeko errazagoa delako. (caeteris paribus; ez bazara aurretik beste software batekin ohitu).
+ Seguruagoa delako (birus gutxiago, esate baterako, erasoengatik babestuago).
+ Azkarragoa delako. (Antiburusen beharrik ez horrek, esaterako, berez lastertasun hobea dakar).
+ Gure hizkuntzan lokalizatuago dagoelako. (Azkarrago euskaratzen dira software libreko lanabesak, merkeago, hobeto).
+ Formatu estandarrekin lan egitea errazagoa da. Formatu batzuk (.doc, .docx, xls, xlsx, ppt EZ DIRA FORMATU ESTANDARRAK!) Administrazioan eta hezkuntzan, hizkuntza ofizialekin eta formatu estandarrekin ere ibili beharko ginateke.
+ Instalatzea eta desinstalatzea oso erraza delako. Berriztatzea are errazago. Esateko moduan ia berez berriztatzen da.
+ Software librea egonkorragoa da. Denborarekin berriztatu egiten da zaharkitu beharrean.
+ Artxiboek leku gutxiago erabili izaten dute memorian. Hobeto antolatuta gordetzen dira. Ez da desfragmentatu behar izaten.
+ Software librearekin ez gaude atzerriko enpresa baten menpe. Libreago senti gaitezke. Ez dugu “pirateatu” edo “crackeatu” behar.
+ Software libreko nazioarteko komunitateak informazio gehiago elkarbanatzen du. Enpresa pribatuetan sekretu askorekin ibiltzen dira

Arrazoi gehiago bururatzen zaizkizu?

Etorkizuneko trepetak

Minority report filmea ikusita etorkizuneko ordenagailuak nolakoak izango diren asmatze kontu horretan, nahiko bideratuta geratu nintzen. Etorkizuna gero eta hurbilago dagoela ematen du, gero eta etorkizun gutxiago geratzen zaigu…

Hezkuntzaren inguruan jarraitzen ditudan blogero [1][2] batzuk hortxe ari dira gaurko iPadarekin esperimentatzen, gure garaietako trepeta-izarra. Ni, diruarekin xuhurra naizelako-edo, trepetari etekina ateratzeko astirik ez daukadala pentsatzen dudalako-edo, edo San IGNUtiusen lagundiko jarraitzaile zintzoa naizelako, ez dut gailua zuzenean ezagutzen, vade retro!

Hemendik urte gutxitara aterako diren balizko gailu horien zain geratuko naiz oraingoz eta nire dirua, iPada erosten xahutu ordez, Googlekoen akzioak erosten inbertituko dut.

Ordenagailu bana ikasle guztientzat

Informatika sistema hobeak beharko genituzke geure ikastetxeetan

Gaur, 3AB taldean, argudio testuari buruz hitz egin izan dugu. Atera zaigun gaia horko goiko hori izan da. Ona litzateke gure hezkuntza sistemarentzat DBHko ikasle guztiei ordenagailu bana ematea? Gastu horrek mereziko luke? Ala alferrik botatako dirua izango litzateke?

Testua handiago ikusteko hementxe klik egin

Argudio testua idazteko arbelean bururatu zitzaizkigun ideien mapa bat egin dugu. Argudio gehienak ekonomia alorrekoak izan dira. Efrének aipatu du ordenagailuek liburuek baino iraungipen data luzeagoa daukatela. Liburuak laster geratzen dira zaharkituta eta modaz pasata, ordenagailuekin ordea urte batzuetarako inbertsioa egina daukagu. Gainera edukiak errazago berrizta daitezke. Gastatutako 300 € horiek amortizatzen direla iruditu zaigu.

Gero, esan dugu ordenagailuei esker papera aurreztuko genukeela, fotokopietan-eta. Ekologikoagoak izango ginateke, beraz.

Bestalde, liburuetan ordaintzen diren egile eskubideak garestiak dira oso. Interneten eduki asko topa daitezke musu truk, doan. Wikipedian esate baterako.

Kontrako argudiorik ere bururatu zaigu. Ikasgeletan hamaika ordenagailu sartzea ez litzateke hain erraza izango. Wi-Fi sistema onak eta argindar sistema onak beharko lirateke ikastetxe guztietan, ez ordenagailuak bakarrik. Gurean, esaterako, askotan argindar etenak izaten ditugu ordenagailu gelan, eta askotan ezin internetarekin konektatu, klabea ondo egon arren. Software hobea ere beharko genuke agian.

Interneten eta liburuetan topa daitezkeen edukiei buruz ere hitz egin dugu. Interneten denetarik topa daiteke, bai, baina testu liburuetan, ordea, norbaitek lan egin du eduki egokienak batzeko. Interneten dagoen informazio meta handi horietan galtzea erraza da. Interneten liburu asko daude, baina askotan, ez dira hain erraz irakurtzen.

Dena den, iruditzen zitzaigun interneten aukera gehiago eta hobeak topa daitezkeela eta liburuetako testu lauak baino hobeak direla hipertestuak. Baina esteketan zehar galtzeko arriskua ere, hortxe dago. Hainbeste informazio aurrean izanda, galtzeko arriskua oso handia da, baina galduta dabilenak ere asko ikas dezakete. Autodiziplina behar da bilatzen ari garen informazioren bila tinko ibiltzeko.

Bukatzeko, kontuari buruz bururatu zaizkigun hainbat zailtasun batzen ere ibili gara. Zailtasun handia dakar, ikasle eta irakasle batzuentzat, ordenagailua erabiltzea. Nork ez du ikusi noiz edo noiz pertsona bat helikopteroarena egiten atzamarrarekin teklatuaren gainean eta tekla baten gainean erori orduko laupabost segundo igaro? Erritmo horretan esaldi bat idazteko bost minutu eta hau bezalako testu bat idazteko bost ordu… Interneten lasai ibiltzeko mekanografia ikastea komeni dela aipatu du irakasleak, eta mekanografia ikasteko interneten badaudela doaneko ikastaroak esan digu.

Beraz, hemendik eskatuko diegu hezkuntzako arduradun guztiei, ORDENAGAILU BANA IKASLE GUZTIONTZAT!

Identitate digitala; ID

Interneten leku publikoetan nabigatzen dugunean askotan begi bistakoa izaten da, beste erabiltzaileentzat,  gure ERABILTZAILE IZENA.

Komeni da gogoratzea geure erabiltzaile izena, interneten, geure identitate digitalaren erakusgarri dela. Mundu errealean geure ospea zaindu behar dugun legez, interneten geure ID zaindu behar dugu, badaezpada.

Geure ERABILTZAILE IZENA publikoa da eta zergatik ez, ospetsu izan nahi baduzu, zenbat eta jende gehiagok zu ezagutu hobe.

Baina gure ID babesteko pasahitz bat besterik ez dugu izaten normalean.

Pasahitza ahalik eta pribatuen gordetzea komeni zaigu.

Zenbakiak eta letrak nahastea komeni da, letra larriak eta letra xeheak, guk bakarrik ezagutzen ditugun lekuen izenak eta zenbakiak…

Adibideak:
L31R3&4M4D0z1992 (Leire Amadoz1992)
4raG4RR1d0 (Laura Garrido)
4LF0nts0B4$4G01T1 (Alfontso Basagoiti)

Zenbat lagunek ezagutuko dute, dagoeneko zure ID? Interneterako erabiltzen duzun goitizena?

Zenbatek ezagutzen dute zeuk erabiltzen duzun pasahitza?

Badakizu zer oten den open ID? Ziur aski ez duzu jakingo. Ikertu eta idatzi hementxe, erantzunetan.

Etxeko lanak

Oraindik geratzen bada inor Mozilla Firefox euskaraz azken bertsioa instalatu barik (+ xuxen + euskalbar).  Badu asteburu luze honetarako lanik.

Baina urrats hori aspaldian gainditu zenuten aurreratuontzat hona beste proposamen bat.

Instalatu Miró izeneko bideogailua eta harpidetu, horren bidez, nickdutnik ETB3-ko telebista saiora.

miro bideo harpidetu

Miro programa deskargatu, instalatu eta "suscribe" programatxoa gehitu

Koaderno digital bat doan

Koaderno analogikoa

Koaderno analogikoa

Alferra naiz blogeko post hori euskaratzeko edo laburtzeko, baina norbaitek koaderno digital pribatua, doan, eskuratu nahi badu,  irakurri hau.

Blog honen lorea ikasturtea hasi baino lehen

Zientziaberri blogaren lorea

Zientziaberri blogaren lorea

Pilar Etxebarriaren bloga berbegiratzen ari nintzela gure blog honen lorea egitea bururatu zait.

Harrituta geratu naiz aplikazioa blogaren lorea berehala egiten hasi delako baina nik espero baino dinamikoagoa izan da kontua eta hamar minutu igaro eta oraindik ez du prozesua bukatu.
Pazientzia handiegirik ez dudanez, edo denbora askorik ez dudanez, screengrab, aviary edo fireshot erabilita,  firefoxen gehigarri bikain horietako bat erabilita, irudiaren argazkia egin eta koloreen azalpenak kopiatzen saiatu naiz baina, prozesua bukatu gabe zebilelako-edo, ezin. Horregatik zientziaberrikoen lorea kopiatu dut hortxe goian.

Mila esker Pilarri eskatu gabe lapurtu diodan opariagatik eta zer esanik ez,  dena doan-eta  aplikazioa eskaini duen Marcel Salathe horri, erabili dituen kodeak begi bistan utzi eta guzti. (Standford University, California)

webpages as graphs

webpages as graphs

Firefox euskaraz

firefox_euskarazLibrezale.org posta-zerrendatik jaso dugu honako mezu hau: Jarraitu irakurtzen