Goñitik Dorraorantz oinez abiatuta topa daitekeen 1.236 metroko Olibesario mendia omen da Euskal Herriko erdigunea Felix Isasaren kalkuluen arabera.
Zaila omen da Euskal Herriko erdigunea zehatz eta mehatz non dagoen kalkulatzea. Petilla sartu ala ez sartu? Trebiño? Turtzioz? Eskiula eta Aramitse sartu? Non dago, zehatz, itsaso aldeko muga?
Bazenekien Pekin eta Sukre bezalako hirien izenak, jatorrizko hizkuntzetan, munduko erdigunea adierazten dutela? (Koittauek ez zekiten, nonbait, munduko benetako erdigunea zein den!)