Tag Archives: Literatura

Leioako irakurle-kluba

Badirudi aurtengo ikasturtean Ibon Idoiaga, Leioako liburuzain prestua,  Leioan irakurle-kluba sustatzeko ahaleginetan hasi zaigula.

Zera proposatu digu, hilabetean behin, Kultur Leioako hemeroteka inguruan elkartzea eta liburu baten aitzaikiarekin solasalditxoa egitea.

Lehenengo biltzarrerako proposatu duen eguna:

* irailaren 18an, 19:30etan, hemerotekan.

Proposatu duen lehen liburua (baina Ibonek dio liburua irakurri gabe ere biltzarretxora bertaratzerik badagoela):

Izenburua: Irakurri:  hamaika idazki literario irakurtzeari buruz / Uxue Apaolaza … [et al.]    
  Argitaratzailea: Donostia-San Sebastián : Meettok, 2008
  Deskribapen fisikoa: 188 or. ; 22 cm
 
     
     
  ISBN:
978-84-935964-1-5
 

http://www.katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9545/ID2df854b4?ACC=161

Hurrengo bileretarako proposatu dituen liburuak:

  • Krimenak, Ferdinand von Schirach (urriak, 16)

Ea zenbat leioaztar (edo inguruko) elkartzen garen!

Egongo da nahikoa lekurik Kultur Leioan Leioako eta inguruko irakurzale guztiak elkartzeko?

Unai Elorriaga Leioan 2013-01-23

Urtarrilaren 23an, asteazkenarekin, Kultur Leioan, 4. solairuan [via Kultur Leioa (Goyo) Kartela]

Unai Elorriaga idazle getxoztarra (by UKBERRI.NET CC-BY-2.0 , via Wikimedia Commons)

Hemendik aurrera Euskadi Literatura Lehiaketa

Nire izenkideak, Gorka Bereziartuak,  honako artikulua argitaratu du Euskadi Literatura Sariaren inguruan:

Hemendik aurrera Euskadi Literatura Lehiaketa

Zer uste duzue? Sariaren baldintza berriekin aurrera ala atzera egin dugu? Zergatik?

Jon Alonso

Jon Alonso, aurreko Euskadi Literatura Saria kritikatu zuen idazle horietako bat.

Koldo Izagirre

Koldo Izagirre

Jon Arretxe Mungia BHIko ikasleekin

Aurreko urtarrilaren 29an, Jon Arretxe idazlea Mungiako BHIko ikasle batzuekin egon zen, besteak beste 3.A eta 3.B geletako ikasle batzuekin.

Ikasle hauei bere hitzaldia nahiko interesgarria iruditu zitzaien. Idazlearekin  bere Zazpi kolore liburuari buruz hitz egin genuen. 2000. urtean argitaraturiko liburua.

Jon Arretxe Zazpi kolore

Liburuaren azala, 2000. urtekoa, Elkar

Jon Arretxe 7 colores

Gaztelaniazko itzulpena 2004. urtekoa

Ikasle bati gehien gustatu zitzaion argazkia krokodiloena izan zen, beste bati saguzar zopa egiteko saltokiarena, beste bati asko gustatu zitzaion zubi txiki-estu arriskutsuaren argazkia, beste bati Jon idazlearen bizikleta basamortuaren erdian, Tubabu liburuaren azalekoa…

Idazleari galdera asko egin genizkion bukaeran… Baina beste galdera batzuk egiteko gogoarekin geratu ginen,

Esaterako:

  1. Nongo janaria izan da zuretzat gustukoena?
  2. Nola ibili zara mundutik? Beti bizikletaz?
  3. Ze hizkuntzatan moldatzen zara?
  4. In your trips always have walked by bicycle or you have walked in another means of transport?
  5. Joango zinateke Ipar Polora edo Hego Polora? Nola?
  6. Joango zinateke Mungia BHI ikasle talde batekin zure bidaia horietako batera?
  7. Inoiz eman dizute literatura saririk?

Angel Erroren Top 5 edo 2009ko libururik onenak

Gaur Angel Errori asteazkenero Euskadi Irratian goizeko irratsaioan egiten dioten elkarrizketa entzuteko aukera izan dut. Kontua zen ea zeintzuk  izan ote diren aurtengo libururik onenak.

Angel Errok bere kritika sariak oparitu ditu beste batzuetan Jon Kortazarrek egin izan duen legez.

Kontua prestatu barik zeramala aitortu du apal-apal eta bere lehen sarietako bat azken momentuan bururatu zaiola esan du azkenean eta irakurri gabe zeukala adierazi du… Antzerki hutsa Angel Erroren erroreak?

Antzerkia izan bada nahiko ondo egin du. (Bere lagunen bat ez haserretzeko edo gehiegi ez haserretzeko, hori eta gehiago egin behar!).

Atzekoz aurrera eman du zerrenda eta aurkezleari eta soinu-teknikariari ez die nahi beste danbor-erredoble jartzen utzi.

Hona Angel Erroren 2009ko kritika sariak:

Bosgarrena, baina ez besteak baino gutxiago, (bostak ausaz kokatu dituela argitu du hasi baino lehen):

5. Jurgi KINTANA, 2009,  Urre urdinaren lurrina. Pamiela.

Izenburu dotore eta poetikoa Angelek ez omen zuen buruz ondo gogoratzen…

Entsegua. Euskal literaturaren historiarekin interesa dugunontzat liburu erakargarria. Ondo idatzia, laburra… Edozein zerrendatan aipatzeko modukoa. [Iban Zalduak ere Gasteizko Irakurle Klubean irakurtzeko hautatu du, eta bide batez gure klasikoetako bat berrirakurtzeko eskatu digu, Etxeberri medikua].

4. Aingeru EPALTZA, 2009, Izan banintzen Nafarroako errege, Elkar.

Nobela historikoa, Nafarroako erresumako azken boladak,  trilogia baten zatia… Irakurterraza… Angelek bapo goraipatu du bere herkidea.

Irakurri beharko…

3. Hedoi ETXARTE & Alain M. URRUTIA. 2009. Ihes ederra. Alberdania.

Beste herkide, gidoigilea, goraipaturik. Errespetu osoz, nobela grafikoari komiki estatusa eman dio Angelek eta nazioartean gailurrean kokatu du produktua. Guri, protagonista baten bloga gustatzen zaigu, eta produktua bera ere bai.

2. Mikel PERUARENA, 2009, Ez obeditu inori, Susa. Elkarrizketa hau egin zioten Ereñoztarrari Gasteizko Hala Bedi Irratian. Bere lehen nobelarekin asmatu duela ematen du.

Lehen saria, azken unean liburu on bat gogoratu, eta bi idazlanei ex aequo banatu du Angelek:

1b. Fermin Etxegoien, 2009,  Autokarabana. Pamiela.

Honek ere bere lehen nobelarekin asmatu duela ematen du.  Angel Errok entzun dituen erreferentziengatik, irakurri baino lehenago saritu du. Geuk ere irakurtzeko asmoa.

1a. Joseba Gabilondo. 2009, Apokalipsia guztioi erakutsita. Erein.

Narrazio laburren bilduma, 8 istorioko bilduma honek ere aurten arrakasta handia izan du. Iban Zalduaren ikasturte honetako  Gasteizko Irakurle Kluberako hautatua hau ere. Saren zortzi istorio horietarik lau daudela irakurri diogu Mikel Ayerberi eta oraintxe hasiko gara bila.

Angel Erro

Angel Erro eta nire ikasleentzako galdera. Nor da beste idazlea? (Eta bide batez, nor da Angel Erro?)

Literatura Unibertsala Bilduma: Entzungaiak

Euskaraz egiten den literaturarik onenari buruz zerbait entzun nahi baduzue, klikatu beheko irudian 😉

Gazteak eta literatura

Gazteak eta literatura. Azkue saria

irakurleak irakurtzen

Euskadi Literatur Saria 2009 Xabier Leterentzat

Ez nuen nire kiniela asmatu.

Aurtengoan poeta batek eramango zuela esatearekin bai, asmatu egin nuen baina bi poeten artean apustu askoz seguruagoa Xabier Lete zirudien arren nire txanponak Garderen alde egin zuen.

Datorren urtean txanpona utzi eta kristalezko bola bat lortu beharko.

Merezi zenuen,  Xabier Lete! Ea poz txikitxoren bat behintzat ekartzen dizun!

[Gaur Arantxa Iturbek gidaturiko irratsaio hura entzun dut. Merezi duela uste dut]

…Gizonen lana jakintza dugu

ezagutuz aldatzea…

Xabier LETE

Irakurtzen jarraitu

Armiarma.com kontrako erasoa

Euskal literatura zaleontzat dagoen webgune ezagun bikainak, armiarma.com,  gaur, erasoa pairatu du.

armiarma.com webguneak erasoa jaso du

armiarma.com webguneak erasoa jaso du

Arazoa azkar konpontzea espero dugu.

P.S.  Zorionez, egun gutxitan konpondu dute.

Euskaraz egiten den literaturarik onena

Iban Zaldua. Iñigo Azkonak  ARGIA aldizkarian.

Iban Zaldua. Iñigo Azkonak. ARGIA.

Angel Errok dioen bezala, ziurrenik euskaraz argitaratzen ari den literaturarik onena itzulpenetan daukagu, eta erraza da ondorioztatzea zergatik: kontsumo literatura gutxi itzultzen denez, Literaturaren Historiak testatutako liburuak itzultzen dira gurean, batik bat, eta hobeak dira, ondorioz, edozein euskal liburu garaikide baino. Eta, halere, ez ditugu irakurtzen, ez diegu kasurik egiten apenas. Dezente deprimitzen nau horrek.

Iban Zaldua. Argia. 2009/VII/26

Literatur Itzulpenen Katalogoa