Umea Macmillan.es webgunean erregistratu behar eta…

Ingeleseko irakasle hori,

umeak Macmillan.es horretan izena emateko, erregistroa egiteko, eskatu dit. Denbora pilo bat galdu dut Macmillan.es horretan umearendako kontua sortu nahian. Eta ezin.
Hainbat arrazoi egon daitezke.
Problema izan daiteke erabiltzen duten URL helbidea ez dela segurua, ez da https:// , http://  baizik.
Horrelako zerbitzu zaharkitua eskaintzen duen webgune batek, agian, ez digu inolako zerbitzurik eskainiko nik bezala software librea hobesten dugun erabiltzaileoi. Batek daki.
Beraien pribatutasun politika zalantzazkoa eta beraien cookie guztiak irensteko prest nagoela sinatu behar izan dut.  Tira. Guztiari I accept klikatu badiot ere, emaitza onik ez. Oraindik ez dut eskuratu erabiltzailea eta pasahitza.

Access code (17 karakterekoa), captcha (7 karaktere), umearen jaiotze data, ene posta helbidea bi aldiz, herrialdea (Spain, ezinbestean, Antartika ez zuten onartzen)… Datu horiek guztiak, gehiegi, sartu eta gero sistemak ez du erantzuten. Berriro saiatu, berriro kale. Berriro saiatu, berriro alferrik…

Horrelako 2.0 hainbat zerbitzutan urtetan egin ditut hamaika erregistro eta ez dut aspaldian ikusi honelako sistema kaxkarrik!

Kontuarekin denbora gehiegi galdu badut ere, irakasle hori, zeuk esan: agian konponbide erraz bat egon badago eta ez zait bururatu.

P.S. Ordenagailua ixtera nindoala hara non ikusi dudan pribatutasun politika hori eta cookie horiek guztiak nahi eta nahi ez irenstera behartzearekin  ez dutela nahiko eta zein nabigatzaile erabili behar dugun agintzen digutela.

“This website is optimised for Google Chrome. Other browsers may not work correctly. If you don’t have Chrome, you can get it here

Doazela pikutara!
2017-09-19 18-28-24-ko-pantaila-argazkia

Utzi iruzkina