Pirateria vs Edukien kopia pribatuak

Tarta bat egingo banu eta zuekin partekatuko banu, zuek zati bana jateko nik ezin izango nuke tarta osoa jan.

Ez da antzekorik gertatzen kultura edukiekin. Nik testu bat, abesti bat edo irudi bat sortuko banu (aurretik beste batzuk egindakoa plagiatuz-edo) eta gero, neuk sortutakoa, zuekin partekatuko banu, ez nintzateke testu zatiarekin, abesti zatiarekin edo irudi zatiarekin geratuko. Ez. Nik oraindik ere eduki osoa izango nuke eta zuek ere ez zatia baizik eta neuk egindakoaren kopia osoa izango zenukete.

Baina dirua tartean sartuko bagenu, tarta zatiak saltzen zer gertatuko zen argi dago. Baina edukien kopiak saltzen saiatuko banintz? Nola lortu zuek ere ez saltzea kopiaren kopiak? Nola lortu negozioa neuk egitea eta ez zeuek?

Bada indarra beharko nuke. Kopiak saltzea galaraziko lukeen indarra. Kopiak sartzea debekatuta! Norbaitek egingo balu, lapurra, pirata, itsaslapurra!

Baina norbaitek nire tarta zatia erosiko balu, zatiarekin nahiko lukeena egingo luke, berak jan edo norbaiti oparitu.

Edukiekin, ordea, ezin. Kopia bat erostea duzu baina ezin kopiarik saldu, ezin oparitu. Hori pirateria omen da…

Nola lor daiteke sortzaileek dirua irabaztea kopiak hortik zehar edonola barreiatzen badira?  Nola galaraz daitezke kopia barra-barra egin eta barreiatzea? Zer iruditzen zaizu Megaupload ixtea1? Enpresa bat itxi daiteke barruan kopiaren kopietan laguntza emateagatik? Zein da zure iritzia?

Norbait animatzen da honen laburpena euskaraz prestatzen?

http://es.wikipedia.org/wiki/Derecho_de_copia_privada

http://es.wikipedia.org/wiki/Acuerdo_Comercial_Anti-Falsificaci%C3%B3n

http://es.wikipedia.org/wiki/Stop_Online_Piracy_Act

http://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:SOPA_initiative/Learn_more

http://es.wikipedia.org/wiki/David_Bravo

Iturria: Wikimedia Commons

Anonymous - Via Wikimedia Commons

P.S. Inoiz ez dut hainbeste sinadura biltzen ikusi:
http://www.avaaz.org/en/

1 http://goiena.net/albisteak/megaupload-itxi-du-fbi-k/

1 http://zuzeu.com/2012/01/19/fbiak-megaupload-itxi-du/

1 http://www.aldakur.net/megaupload-itxi-dute-eta-orain-zer/

1 http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-01-21/030/001/megaupload_itxita_lurrikara_bai_interneten_amaiera_ez.htm

Utzi iruzkina