Category Archives: didaktika

Nola erabili LibreOffice 5.2 euskaraz

Gure ikastetxean gaztelaniazko Windows sistema zahar batekin aurrera egin behar dugu. Nabigatzailea eta Bulegoko aplikazio-pakete bat behintzat instalatzea dugu:

 

Ahozkoa landu, programatu, ebaluatu

Via Berritzegune Nagusia

Eredu didaktikoa

Harrigarria egiten zait honelako ‘txapek’ oraindik ere horrelako arrakasta daukatela ikustea. Nik ikasle garaietan ezin nituen horrelako sermoiak jasan. Ez dut uste TDAH edo horrelakorik nuenik baina morroi baten ordu eta erdiko bakarrizketa jasateko motibazio handia behar da eta nik ez nuen.

Unibertsitatetik pasatu nintzenean horrelako txapak ez entzutearren ikasgelan denbora gutxi ematen nuen.

Horrelako bideo bat entzuterakoan, hirugarren, laugarren minuturako ZZZzzzzz iruzkina idazteko gogoa izaten dut.

Gure gizonak botatzen dituen errezetak ez ditut komentatuko ere egingo. Tira. Begi bistako ohiko kontuak… Baina gizonak erakusten duen eredua didaktikoak bere mila hitz beste balio du: betiko eskola magistral aspergarriena. Doinu errepikakor hipnotikoa. Diapositiba bakar bateko diapositiba aurkezpena: teknologiaren erabilpen harrigarria!

Nire kezkak, irakasle legez, gizon horrek botatzen dituen ideietatik oso urruti daude. Egia esan, gizon horrek erakusten duen eredutik ahalik eta urrutien kokatu nahi nuke neure burua. Ikasleek gehiago hitz egin beharko lukete eta irakasleak gutxiago, nik uste. Irakasleak erabateko protagonismo horri uko egin beharko lioke ikasleen mesedetan.

Baina nire kezka hauxe da. Ikasle nerabeak talde txikietan antolatuz gero, nekez erabiliko dute ikasi behar duten hizkuntza, benetan hizkuntza hori ikasteko gogo handiegirik ez dutelako. Edo nekez erabiliko dute ikasi behar duten hizkuntza, hizkuntza horretan aritzeak lotsa ematen dielako. Edo.

Gure gixonaren sermoi horiek eltxo baten burrunba belarri ondoan baino okerrago dira ene belarrientzat. Edo okerrago oraindik; Mikel Erentxunen musika bezalako zerbait dira ene belarrientzat: oso jasangaitz.

Baina bideoaren bisita kopurua ikusita eta hainbeste erpuru gora ikusita: arraroa ni neu.

Oraindik ere klaseak eman behar? Lezioak eman behar?

2 modelos profe (Via Ana Basterra)

Irakurmena lantzeko proposamena

Gure ikastetxean aurten irakurmenari lehentasuna emateko kontsigna zabaldu da. Nago “Diagnosi-ebaluazio” probetan aterako emaitza kaxkarrak direla kontuaren sorburu.

Ondo iruditzen zait baina aukeran nik nahiago nuke ahozko erabilerari lehentasuna ematea. (Baina horrelakorik ez da neurtzen diagnosi-ebaluazio probetan, ez garrantzi gutxiko kontua delako, jakina, neurtzea zaila delako, –garestia delako–).

 Irakurmena sustatzeko, nik uste,

Testua, gure lehen hizkuntzan aurkituz gero, azkarrago irakurriko dugu eta hobeto ulertuko dugu

Noiz edo noiz gure irakurtzeko lastertasuna, (hitzak minutuko), zein ote den kalkulatzea ez legoke txarto.

Segi irakurtzen –> Irakurtzen jarraitu

Ortografia lantzeko proposamena

Gu gaztetxoak ginenean ondo idaztea ortografia arau husteak egin gabe idaztea zela ematen zuen. Oso ohikoak ziren garai haietan “diktaketak”, –diktadura baten bilakaera batean bizi ginelako apika–.

Egun “diktaketa” izeneko ariketa aspergarri hura ikasgeletatik desagertzeko bidean doa. Baina ez hain aspaldi, oraindik ere, ariketa mota horren defendatzaile sutsuak ezagutu ditut. Ondo gogoan dut duela zazpi bat urte egunero diktaketa egiten zuen ene lankide bat, “diztado” ahoskatzen zuen berak, horretan sinesten zuen eta sinesten zuen metodoan lan egiten zuen. Berarekin hain ondo funtzionatu bazuen, bada ona izan behar, argudiatzen zidan. 😉

Irakurri gehiago –> Irakurtzen jarraitu

D ereduan gaztelaniaz?

Bittor Hidalgok duela egun batzuk mezu bat argitaratu zuen ZuZeu orainkari horizontalean eta bere garaian irakurri eta erantzuteko gogoa izan nuen… Konturatu orduko… aste betea igaro da (1).

Ez naiz hemen testuaren iruzkin sakona egiten hasiko. Agian ez nuke ezer idatziko Bittorrekin guztiz bat etorriko banintz… Baina ez nator bat.

Egin klik gehiago irakurtzeko —> Irakurtzen jarraitu

Pi eguna 3/14

Pilar Etxebarriak erakutsitakoaren oihartzuna, besterik gabe.

Pi eguna

Wikipediatik hartutako irudia. (Egin klik irudian)

Katakrak, Kata Krak!

Nola sortu blog bat WordPress.com ostatze zerbitzuarekin

Blog bat egiteko blogger eta WordPress  dira ikasleek gehien erabiltzen dituzten aukerak. Egon badaude beste hamaika aukera, gure herrian sortutako batzuk tartean.

Ez ditut interneten WordPress blogak  doaneko wordpress.com zerbitzuan sortzeko tutorial askorik topatu euskaraz. Ingelesez eta gaztelaniaz errazago topa daitezke.

Topatu dudan onena: