Category Archives: Ahozkoa

Erronkariko uskararen heriotzaren urteurrena

Aurreko batean irakurri genuen Ortzadar gehigarrian:

Otsailaren 23an, 23 urte beteko dira Fidela Bernat hil eta Erronkariko uskararen azken oihartzunak behin betiko isildu zirela. […]  Erronkarieraren desagerpena dugu, seguru aski, behialako euskalkien azkentzearen eredurik garbiena, baina gaur egungo teknologia berriek aukera aparta eskaintzen digute Fidelaren eta galdutako edo galtzeko zorian diren mintzamolde horietako jatorrizko azken euskaldunen ahotsak entzuteko.
·
Nafarroako fonotekan makina bat grabazio entzun daitezke, traskripzio eta guzti, eta bilatzailean “Fidela Bernat erronkarieraz” idatziz gero, Erronkariko azken euskaldunaren bideo bat edo beste ere topa dezakegu. Bideo horietako batean, Fidelak erronkarierarekiko harrotasuna erakusten du: “Guziek erraitan dein eta nik ez diar entelegatan deus ere, eta hek entelegatan dein guzia enia. Nola da kori? Pues enia dion klaroago”. Hil aurretik, jaiotzear zegoen birlobari euskara irakasteko eskatu omen zion Fidelak bere ilobari.

Xalbador

Berpiztu da Twitterren. Berpiztuko da pantaileatan.

XALBADOR. Documentaire en cours from Eneko Dorronsoro on Vimeo.

Unitate didaktiko bat: bertsolaritzaz DBH

Nire lankide izan zen, eta hala eta guztiz ere laguna den Jon Eizmendik, berak sortutako material didaktikoa sarean bere partez eskegitzea eskatu dit.

Bertsolaritza, unitate didaktikoa SlideShare

Bertsolaritza, unitate didaktikoa Scribd

Jon aurten Barakaldoko bigarren hezkuntzako institutu batean dabil irakasle, horregatik unitatean agertzen diren hainbat adibidek Barakaldo inguruko erreferentziak dauzkate.

Edozein irakasleri ideia onak emango dizkiolakoan, Jonek ere bete du Jordi Adellen erronkatxoa.

BERTSOLARITZA, unitate didaktiko bat

Klik irudian

[Tratu ona egin nuen Jonekin, berak interneten zerbait eskegi nahi izanez gero, nik lagunduko nioke; nik bertsolaritzari buruz zerbait beharrez gero, berari eskatuko.

Bederatzi puntuko hiru bertso enkargatuko dizkiot, oraintxe bertan, nik dakidan norbait kortejatzeko].

Prima eijerra

Joxan Goikoetxearen taldea, Arantxa Irazusta (abeslaria)…

Zer ikasi duk gaur eskolan? – Pete Seeger

Otsagiko iraganeko oiartzuna

Ricardo Gómezi ikusi nion mikroblog mezu batean:

Oinez zeharkatu genuen lagun batzuk Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa-eta… Tamalez ez genituen honelakoak entzuteko aukerarik izan.

Bertsotan

Bertsozaleok  aurreko astean aukera ona izan duzue irrati eta TBan bertsoak entzuteko.  Bertsolaritzari buruzko proiektua egiten ari zaretenontzat Youtube erabiltzeaz gain badaukazue beste aukera asko.  Hauxe, esate baterako. Edo Euskaltube.

Txapeldun berria. Maialen Lujanbio. Hernanikoa.

Zu ere bertsolari

idazle
adierazle
irabazle
mutarazle
sortarazle
ohartarazle
argitarazle
gerarazle
hosto-galarazle
okarazle
nekarazle
biziarazle
higiarazle
betearazle
hedarazle
arazle
labainerazle
ernerazle
beterazle
ulerterazle
tenterazle
oroiterazle
bakerazle
galerazle
apalerazle
zutierazle
higierazle
egokierazle
urgazle
iragazle
hazle
ebazle
ardazle

ikasle
irakasle
buru-irakasle
barne-ikasle
bazter-nahasle
hasle
erasle
gizebasle
ebasle
epasle

Txirrita eta Saiburu (Indalecio Ojanguren argazkilari).

Txirrita eta Saiburu (Indalecio Ojanguren argazkilari).

Ze? Nola lortu dudan hainbeste errima jakin nahi?

Bada irakur ezazue artikulu hori.

Neska ontziratua: Brodatzen ari nintzen

Mikel Urdangarinek eskuzabal utzi digu youtuben balada zahar honen ekialdeko bertsioaren bere interpretazioa. Ezetz igarri nola deitzen den Mikel Urdangarinen ondoan eserita dagoena. Lehen erantzun zuzenarentzat, nire ikaslea bada, jakina, positibo handia 😉

Youtuben baino lehenago Galiziar baten blogean topatu nuen: Medianeiro

Euskalkien mapak

Ahotsak.com mapa

Ahotsak.com mapa

Bonaparteren mapa eta Koldo Zuazoren maparen ostekoa Ahotsak.comekoen mapa izango dela uste dut.

Ezagutu nuenetik asko gustatu zitzaidan Ahotsak.com proiektua.

Ea guztion artean proiektua bultzatzen dugun, bakoitzak ahal bezala. Badago atzean lan-talde eredugarria, orain arte lorturiko emaitzak ikustea, besterik ez dago.