Monthly Archives: maiatza 2011

Haserretu zaitezte!

M-15 mugimendua izan da hauteskunde kanpainaren elementu berria, Sortu berria den Bildu alderdiarekin batera.

Mugimenduaren indarra hauxe: daukagun sistema honen KONTRA dauden zenbait indar batzeko ahalmena izan duela.

Panem et circenses garaietan ¡Poco pan para tanto chorizo! Me sobra mes al final del sueldo! oihukatzen ibili dira eta ibiliko dira hiri handietako kaleetan.

Laurogeita hamar urte luze duen agure(ar)en liburua izan da, nonbait, euskarri teorikoa. Ez Marcuse.

Eta kaleko kontra)kultura

http://15demayo.info/foro/

Euskara Europako hizkuntzarik zaharrena?

Lagun batek (aupa Aramaio jauna! Aspaldiko!) goiko bideo horren erreferentzia bidali dit.

Ezagutzen nuen bideoa. Oso oker ez banago, Eduard Punsetek biologo batekin hitz egiten zuen  Ingalaterrako unibertsitate batean-edo. Biologia eta hizkuntzalaritzaren arteko paralelotasunak egiten zituen biologoak.

Ikasleek askotan galdetu didate kontu hori, ea ez ote den euskara Europako hizkuntzarik zaharrena. Nik ere zoologiarekin egin izan dut, askotan, paralelotasuna. Paralelotasuna bai baina badago aldea.

Zeintzuk dira biologo batentzat zaharragoak, marrazoak ala tximinoak? Azkar erantzun behar badu, marrazoak esango dizu. Duela milioi urte asko, dagoeneko, bazeuden marrazoak gure planetako itsasoetan. Milioika urtetan marrazoak jaio eta hil egin dira eta belaunaldi berriak aurreko belaunaldien antzekoak ziren baina ez berdin-berdinak… Bilakaera espezie guztietan etengabe gertatzen ari da, baina espezie batzuengan aldaketak lehengo bidetik eta aldaketarik egon ez dela ematen du. Gaurko marrazo baten hezurrak, hortzak-eta bere arbaso batenarekin konparatu eta ematen du gutxi aldatu direla hainbeste milioi urtetan.

Tximinorik, ordea, ez zegoen, duela 123 milioi urte. Ugaztun batzuk bai baina bilakaera handia antzeman daiteke ugaztun haiengandik nire ikasleek hainbeste maite duten Megan Foxeraino.

Ugaztunengan antzematen den bilakaera marrazoengan antzematen dena baino ikusgarriagoa da, besterik gabe.

Biologoak, denbora gehiago izango balu erantzuteko, esango liguke bizitzak, oro har, adin bera duela edonon; izaki bizidun guztiok arbaso berberak… Etenbabeko aldaketa, bilakaera egon da espezie guztietan, eta espezie batzuk lehengo bidetik jarraitzen dute eta beste espezie batzuk aldaketa harrigarriak garatu dituzte.

Hizkuntzalaritzan kontuak ez dira biologiaren berdin-berdinak. Zein da zaharragoa gaztelania ala euskara?

Duela mila urte hainbat erromantze zeuden elkarren ondoan gure inguru hauetan. Gaur Errioxa den lurraldean, esaterako, nafar-aragoiera erromantzea izan zen garai batean nagusi, ziur aski euskararekin lurraldea partekatuz zenbait mendetan. Orain gaztelania estandarra den arbaso nagusia erromantze horietako bat(zuk) izan z(ir)en. Mila urte aurrerago egin eta erromantzeen arbaso nagusia topatuko genuke: latina.

Euskararekin ere atzera egingo bagenu, duela mila urte, oraingo euskalkien arbasoak zeudela imajinatuko dugu, nola izendatu hizkuntza horri? Bada, esate baterako, XI. mendeko euskara deitu ahal genioke. Eta beste mila urte atzerago egingo bagenu, euskararen arbaso zaharragoa den beste hizkuntza bat topatuko genuke eta garai hartako “euskara” dela esango genuke edo garai hartako akitaniera.

Akitaniera horretatik gaurko euskalkietara dagoen jauzia, ondo konparatzeko aukera izango bagenu, latinetik errumanierara edo latinetik frantsesera dagoen antzeko jauzia izan dela ikusiko genuke ziur aski. Zein da zaharragoa? Frantsesa, errumaniera, katalana, portugesa, gaztelania…? Guztiek bilakaera izan dutela esango genuke eta sistema literario indartsu bat eta botere kultural monolitiko eta egonkorrena izan duten hizkuntzek, agian, egonkorrago jokatu dute garai batzuetan baina hizkuntzalarientzat zein den hizkuntza erromanikorik zaharrena galderak ez du zentzu handiegirik. Eta hizkuntza erromanikoen artean galderak ez badu zentzu handiegirik beste hizkuntza naturalak ere horrela konparatzea, zaharrago/modernoago terminoetan, ez du zentzu handiegirik. Beste kontu bat, jakina, berariaz asmatutako hizkuntzekin, esperanto, volapük, interlingua

Beraz, zein den hizkuntza zaharrena galderak ez badu zentzu handiegirik zergatik entzuten dugu euskararen antzinatasunaren kontu hori behin eta berriro.

Nik ikasleei esaten diet hizkuntzak genetikoki sailkatzen direnenean euskara nahiko bakartua geratzen dela, euskara hizkuntzalarientzat bereziki interesgarria dela ornitorrinkoa zoologoentzat legez.

Baina kontuak duela 10.000 urte eta duela 20.000 urte nolakoak ziren hizkuntzalarien jakintza alorretik kanpo geratzen da, nik uste. Oso denbora gutxi da biologo eboluzionista batentzat, agian, baina hizkuntzalaritza konparatua (serioa) egiten dutenentzat larregi, nik uste.

Ornitorrinkoa

Zein da zaharragoa? Ornitorrinkoa ala marrazoa?

PS. Oharra. Artikulu hau idatzi eta geroago ikusi nuen Sustatukoa. Egia esan Sustatukoa osorik irakurtzeko asti/gogo nahikorik ez dut izan.

Legea ala zentsura?

“Sinde Legea” goitizenarekin ezagutu den hori oso polemikoa izan da Espainian. Batzuentzat sortzaileak, sormena, babesteko ezinbesteko arautegia. Beste batzuentzat, oinarrizko askatasunak murrizten dituen legea, interneten zentsura ezartzeko lege-esparrua, zentsoreentzako aitzakia…

Baina legea asmatzen denean tranpa ere asmatzen dela esan ohi da, bestela galdetu Libiako gobernuari urtetan armak saltzen ibilitakoei. Edo Osama Bin Laden-entzat historiako epaiketarik laburrena asmatu zutenei…

En fin.

Sinde Legearen gainean asmatzen ari diren tranpak irakurtzeko badut gogorik baina oraingoz astirik ez. Blog honetan apuntatzen dut, etorkizunerako.

Zentsura gehiago behar dugu?

Irudia via Wikimedia Commons by Durova (Domeinu Publikoa).

Gehiago jakiteko:

http://www.cgt.org.es/spip.php?article2132

http://www.traficantes.net/index.php/libreria/noticias/Presentacion-de-Manual-de-desobediencia-a-la-Ley-Sinde

http://www.traficantes.net/index.php/editorial/catalogo/otras/Manual-de-desobediencia-a-la-Ley-Sinde

Zentsura

André Gill (Public domain) , via Wikimedia Commons

Traduttore traditore

Bitxia iruditu zait jakitea aurreko eguneko berri batek itzulpen kaxkar batean zuela abiapuntu. Guztiok irakurri-entzun genuen Karlos Garaikoetxea lehendakari ohia batzartu egin zela ETAko norbaitekin. Berria Bildu legeztatu/ez-legeztatu auzia ebatzi behar zen egunean plazaratu zen.

“Garaiko presidentea” irakurtzen omen zen testu batean eta itzultzaileak horrela itzuli omen zuen: “Garaikoetxea presidentea”.

Beste itzulpen posible(ago) bat:  “Garai hartako presidentea”.

Iturriak:

Zuzeu

Escolar

Babelium Project (Juanan Pereira)

http://youtu.be/MJ9PcSm57bA

Interesgarri iruditu zaidan proiektua. Hobeto ezagutu nahi.

‘Borrokalari kalera’ ♫ (+Internazionala) ☭